Euria esan eta euria erortzea ikuskizunak patio baten istorioa kontatzen du, bertako biztanleek euren jokabideekin eraldatuko duten patio baten istorioa. Eszenajartzeak ametsetako irudietatik ateratako poetikarekin jolasten du. Dramaturgia ikuslearen sentimenei begira eraikia izan da, testu, zuzeneko musika eta ikusteko ekintzen bitartez. Horretarako Joseba Sarrionandiaren imaginarioa izan dugu lagun.
Euria esan eta euria erortzea beste hainbat sari jaso ditu jada, besteak beste, EUSKAL IKUSKIZUN ONENAri 2010 ERCILLA SARIETAN, ARTE ESZENIKOEN ERREBELAZIO LARRUZ SARIA, edo IKERTZAILE BERRIEN II LEHIAKETAREN (CENIT) SARIA eta ERREBELAZIO IKUSKIZUN ONENAREN SARIARAKO HAUTAGAIA izan da aurtengo ARTE ESZENIKOEN MAX SARIEN XIV. EDIZIOAN.
Principal Antzokiaren ikuskizunetarako sarreren salmenta
Principal antzokiko leihatilan. Ordutegiak: Asteartetik larunbatera bitartean: 18:30etik, 20:30era. Ikuskizuna dagoenean hasi baino bi ordu lehenagotik. Telefonoz (945 16 10 45), kreditu-txartelaren bidez Interneten bidez, http://entradas.cajavital.es webgunean.
KABIAk – Gaitzerdi Teatroren Ikerkuntzarako Guneak EURIA ESAN ETA EURIA ERORTZEA taularatuko du Mungiako OLALDE ARETOAN II. ANTZERKIZALE EGUNAren Saria banatu eta gero (Urriaren 8an, iluntzeko 20:00retan)
Euskal Herriko Antzerki Zale Elkarteak (EHAZE) eta Astiunerako Udal Erankundearen laguntzagaz antolatuta, II. Antzerkizale eguna ospatuko da Mungian. Egun osoko festa izango da eta egun horren barruan EHAZEk Bigarren Antzerkizale saria emongo dau.
KABIA y su DECIR LLUVIA Y QUE LLUEVA ha sido muy bien acogido en la XXVI Edición del Festival Internacional de Teatro Hispano de MIAMI. Con dos días (14 y 15 de julio) de lleno absoluto, quedando el viernes 15 una parte de público sin poder acceder a la sala, el grupo KABIA ha dejado una estela que ha tocado tanto al público de a pie como a aquel especializado en teatro (críticos, compañías y programadores). Para más información sigue estos links: