EURIA ESAN ETA EURIA ERORTZEA
ZORNOTZA ARETOAN
Urtarrilaren 21ean, ostiralean 21:00etan
ZUEN ZAIN GAUDE!!
ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
produccionsala@gaitzerditeatro.com / + 34 944 223 008 / + 34 656 727 946
KABIAREN IBILBIDEA
Gaitzerdi antzerki taldetik 2006an jaio zen KABIA, ikerketa laborategi bati bizitza emateko. Bere sorkuntzatik eta bizitza laburra izan arren, zera aurkitu dezakegu bere ibilbidean:
§ 2010eko Abuztuaren amaieran KABIA Brasiliako CENA CONTEMPORÂNEA jaialdira bidaiatu zen. Lantalde honek LARUZZ ARTE ESZENIKOEN 2010eko ERREBELAZIO SARIA jaso ondoren Brasilian lehendabiziz bere burua aurkeztu zuen DECIR LLUVIA Y QUE LLUEVAren hiru antzezpen eta PAISAJE CON ARGONAUTASen bi taularatze eskeiniz.
§ Udazkenean lan honen euskarazko bertsioaren estrenaldia ikusteko aukera ere egon da Euria esan eta euria erortzea izenburupean. LUHOSOko HARRI XURI KULTUR GELAn (IPARRALDEn). 2010eko Urriaren 9an.
§ 2010eko Azaroan Sevillako Atalaya Konpainiak antolatutako II Ikertzaile Berrien Lehiaketan – “CENIT 2010” DECIR LLUVIA Y QUE LLUEVA ikuskizuna aurkeztu zuen eta bertan – II ANTZERKI IKERTZAILE BERRIEN II LEHIAKETAren SARIA jaso zuen. Hona hemen berriaren esteka: http://www.diariodesevilla.es/article/ocio/831215/antigona/y/decir/lluvia/y/llueva/premios/certamen/nuevos/investigadores/teatrales.html
§ Dagoeneko eta 2011 urtera begira lantalde gazte honek Portugaleko FITEI Jaialdiaren gonbidapena jaso du han DECIR LLUVIA Y QUE LLUEVA gastelerazko bertsioa aurkeztu ahal izateko, maiatzaren bukaeran eta ekainaren hasieraren bitartean.
‘EURIA ESAN ETA EURIA ERORTZEA’ Sarrionandiaren imaginarioan oinarritutako obrarekin Gaitzerdiko KABIA taldea ZORNOTZA ARETOAN egongo da Urtarrilaren 21ean gaueko 9:00etan.Obra hau “Zorionaren inguruko poema bisual, soinudun eta teatral bat” dela dio Borja Ruiz zuzendariak.
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada