KABIAk – Gaitzerdi Teatroren Ikerkuntzarako Guneak EURIA ESAN ETA EURIA ERORTZEA taularatuko du Mungiako OLALDE ARETOAN II. ANTZERKIZALE EGUNAren Saria banatu eta gero (Urriaren 8an, iluntzeko 20:00retan)
Euskal Herriko Antzerki Zale Elkarteak (EHAZE) eta Astiunerako Udal Erankundearen laguntzagaz antolatuta, II. Antzerkizale eguna ospatuko da Mungian. Egun osoko festa izango da eta egun horren barruan EHAZEk Bigarren Antzerkizale saria emongo dau.
EURIA ESAN ETA EURIA ERORTZEA
Joseba Sarrionandiaren imajinarioa lagun
Euria esan eta euria erortzea ikuskizunak patio baten istorioa kontatzen du, bertako biztanleek euren jokabideekin eraldatuko duten patio baten istorioa.
Eszenajartzeak ametsetako irudietatik ateratako poetikarekin jolasten du. Dramaturgia ikuslearen sentimenei begira eraikia izan da, testu, zuzeneko musika eta ikusteko ekintzen bitartez. Horretarako Joseba Sarrionandiaren imaginarioa izan dugu lagun.
Euria esan eta euria erortzea beste hainbat sari jaso ditu jada, besteak beste, EUSKAL IKUSKIZUN ONENAri 2010 ERCILLA SARIETAN, ARTE ESZENIKOEN ERREBELAZIO LARRUZ SARIA, edo IKERTZAILE BERRIEN II LEHIAKETAREN (CENIT) SARIA eta ERREBELAZIO IKUSKIZUN ONENAREN SARIARAKO HAUTAGAIA izan da aurtengo ARTE ESZENIKOEN MAX SARIEN XIV. EDIZIOAN.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada